Información sobre la salud y noticias de salud
Bilbo kirugia robotikoaren hiriburua izango da aste honetan
Europako Urologia Elkartearen Urologia Robotikoaren Sailaren hamabigarren bilera Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da, irailaren 15etik 17ra, ERUS 2015 izenpean. Gutxi gorabehera Kirurgia Urologiko Robotikoan adituak diren 700 urologo etortzea espero da. Hauek ez dira soilik Europako herri nagusietatik etorritakoak izango, AEBtik, Australiatik, Txinatik (Hong Kong), Indiatik, Errusiatik, Hegoafrikatik… ere etorriko baitira. Izan ere, Estatuan ezaugarri hauetako ekitaldi bat egingo den lehenengo aldia izango da.
Ekitaldi honetan Osakidetza, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalearen bidez, eta IMQ Taldea, Bilboko IMQ Zorrotzaurre Klinikaren bidez, hartuko dute parte; bi ospitale-zentroetatik hamabi ebakuntza robotiko egingo dira zuzenean (sei ospitale bakoitzean). Ekitaldi zientifiko honen antolakuntzan honako doktoreek hartuko dute parte: Anton Arruza eta Jesus Padilla, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalekoak; eta Jose Gregorio Pereira eta Ander Astobieta, IMQko koadro medikokoak, horiek guztiak Urologian adituak.
ERUS 2015 azken aurrerapen teknikoei zein zientziaren jarraikako aurrerakuntzari eta praktika urologikoei buruzko interesa duten urologoentzako plataforma zientifikoa da. Bileraren helburua urologia komunitateari teknika robotikoei buruzko prestakuntza ematea da, xedea pazienteari eskainitako arreta hobetzea duena.
Helburuetako beste bat, maila handiko kirurgia robotikoa mundu mailako adituen eta moderazio elkarreragilearen bidez azaltzea da. Bileran zuzenean emandako ebakuntzen bidez, Europako Urologia Eskolak emandako ikastaroen bidez eta entrenamendu saioetako praktikaren bidez, kirurgia praktikoari buruzko jarraibideak ematen saiatuko dira. Bilerak duen formatu elkarreragileak eztabaida emankorrak sortzeko aukera ekarriko du. Era berean, bilerarekin batera, erakusketa teknikoa ere egingo da, eta bertan, fabrikatzaileek azken aurrerakuntzak erakutsiko dituzte.
Ebakuntzak zuzenean
Programa zientifikoaren barruan, guztira, 12 ebakuntza egitea aurreikusi da – sei Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean (Osakidetza) eta beste seiak IMQ Zorrotzaurre Klinikan – zuzenean bilera egingo den egoitzan emango direnak.
Erakundetik azaldu duten legez, euskal ospitaletatik zuzenean 700 kongresistari emandako erakusketan honako hauek ikusiko dira: prostata osoaren erauzketa aldaketa batzuekin, gernu-maskuriaren erauzketa, eta deribazio zehatz batzuk beste hainbat kirurgia teknika desberdin eta oso espezializatuen artean.
Bilerak ebakuntzak zuzenean egiteko Europako Urologia Elkartearen onarpena izan du, eta horrek pazienteentzako segurtasun estandar handienak bermatzen ditu.
Etorkizunerako ildoak
Sailak irailaren 16an egingo duen XII. bileran, Errusia, Frantzia, Suitza, Holanda eta Estatu Batuetako adituak izango dira mahai-inguru batean kirurgia robotikoaren etorkizun hurbila markatuko duten teknika abangoardistei buruz eztabaidatzeko.
Bileran azalduko diren ildoen artean honako hauek aurki ditzakegu: kirurgia urologiko robotikoa emakumeetan, mikroebaki bakar baten bidezko ebakuntza konplexuak (sarrera bakarra), mikrokirurgia robotikoa, fluoreszentzia kirurgikoa minbizi kasuetan eta hodi linfatikoen kirurgia robotikoa.
Gazteek erraztasun handiagoa daukate kirurgia robotikoari dagokionez
Bilera antolatzeaz arduratzen diren Anton Arruzak, Jesus Padillak, Jose Gregorio Pereirak eta Ander Astorbietak azaldu duten legez, 40 urte baino gutxiago duten urologoek erraztasun handiagoa dute gaitasun robotikoei dagokienez, hori adierazten baitute azken aldian egindako ikerketek.
Informazio hori buruan izanda, ERUS 2015 elkarteak aurreikusitako hiru egunetako lehenengorako Gazte Urologo Akademikoen bilera antolatu du. Elkartetik adierazi dutenaren arabera, urologo gazteek honako zalantzei buruzko interesa dute: arazoei nola aurre egin jakitea, robotika ebakuntza zailetarako aholku eta trikimailu erabilgarriak eskuratzea, prozedura robotikoen estandarizazioa ikastea eta ikasketa kurbei buruz informatzea.
Bileran simulagailu baten bidez egindako kirurgia robotikoaren olinpiada baten sariak ere emango dira. Kirurgia mota hori askorentzat bideojokoa izan daiteke, baina aldiz, mediku edo pilotuak trebatzeko duela urteak erabiltzen da.
Kirurgia robotikoa hamar urtez Espainian
Kirurgia robotikoa Espainian 2005eko uztailean hasi zen. Hortik aurrera, guztira 26 sistema instalatu dira Estatuan eta jakin-mina gero eta handiagoa denez. Merezi du aipatzeak Euskadik sistema horietako batzuk dituela bertan bizi diren 2 milioi biztanleentzat. Horien artean, 4 osakidetzakoak dira (Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea, Basurtuko Unibertsitate Ospitalea, Donostiako Unibertsitate Ospitalea eta Arabako Unibertsitate Ospitalea), hiru Lurralde Historikoei zerbitzua eskaintzeko; halaber, beste bat IMQ Taldeak dauka, IMQ Zorrotzaurre Klinikan dagoena.
Publicaciones relacionadas
Latest News
-
Vacunas y niños: son la mejor opción para prevenir enfermedades y rebrotes
El Colegio de Enfermería de Bizkaia (CEB) ha celebrado un...
- Publicado febrero 26, 2021
- 0
-
“Ha sido vergonzoso el tratamiento a los investigadores de la vacuna en España”, Ramón Tamames
¿Cómo puede recuperarse nuestra economía tras el impacto de la...
- Publicado febrero 26, 2021
- 0
-
El Hospital San Juan de Dios de Santurtzi reincorpora especialidades de Pediatría
El Hospital San Juan de Dios de Santurtzi acaba de...
- Publicado febrero 26, 2021
- 0
-
La dieta macrobiótica y el masaje tailandés son oficialmente pseudoterapias
El Ministerio de Sanidad, tras los informes desarrollados por la...
- Publicado febrero 25, 2021
- 0
-
“En la crisis del coronavirus la culpa de la situación actual es de la sociedad”, Ander Azua
¿Qué es lo que más le impactó en los momentos...
- Publicado febrero 25, 2021
- 0
-
Investigadores españoles descubren una diana terapéutica contra la enfermedad de Huntington
Investigadores españoles de la Universitat de Barcelona (UB) descubren una...
- Publicado febrero 25, 2021
- 0
-
Comienza la vacunación de los mayores de 100 años
La consejera de Salud, Gotzone Sagardui, ha sido entrevistada esta...
- Publicado febrero 24, 2021
- 0
STUDIO.DOC
-
“Ha sido vergonzoso el tratamiento a los investigadores de la vacuna en España”, Ramón Tamames
¿Cómo puede recuperarse nuestra economía tras el impacto de la COVID-19? ¿Cuánto se tardará...
- 26/02/2021
- 0
-
“En la crisis del coronavirus la culpa de la situación actual es de la sociedad”, Ander Azua
¿Qué es lo que más le impactó en los momentos más duros de la...
- 25/02/2021
- 0
El diagnóstico de…
-
La salud mental en la era COVID
Dr. José Mariano Galletero / Médico Psiquiatra Esta época de pandemia, una auténtica tragedia...
- 24/02/2021
- 0
-
La soledad
Miguel Gutiérrez / Catedrático de Psiquiatría En estos “entrañables” días navideños que ya han...
- 27/01/2021
- 0
Encuentros con la Salud
-
La COVID-19 provoca que el cáncer se detecte en estadios muy avanzados
La COVID-19 provoca que el cáncer se detecte en estadios muy avanzados propios de...
- 05/02/2021
- 0
You must be logged in to post a comment Login