Información sobre la salud y noticias de salud


‘Ihes egin tabakotik’

Por el 14/07/2015
tabaquismo

Bizkaiko aecc-k, Osakidetzarekin batera (Ezkerraldea Enkarterri Cruces ESI) eta Deustu Unibertsitateko Ikasleen Arreta Bulegoaren laguntzarekin, hainbat jarduera garatu dira Tabakorik Gabeko Mundu Egunean, bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko “Ihes egin tabakotik” goiburupean. Jarduera horien helburua da tabakismoari aurre egitea, herritarren artean bizi-ohitura osasungarriak bultzatuz. Horretarako, aecc-ko eta Osakidetzako langileek koximetriak eta nikotinarekiko mendekotasun-testak  egin zizkieten  erretzen duten pertsonei, eta erretzeari uzteko bideez informazioa eskaini. Aipatutako jarduerak maiatzaren 27, 28 eta 29an gauzatu ziran Bilbo, Trapaga eta Portugaleten. Bizkaiko aecc-ko  tokiko taldeek informazio-mahaiak ipini zituzten Amorebieta – Etxano, Balmaseda, Bermeo, Durango, Ermua eta Ondarroan, herritarrek kontzientzia har dezaten tabakoa erretzeari uztearen garrantziaz.

You must be logged in to post a comment Login

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies