Información sobre la salud y noticias de salud


Urdulizko ospitale berria bisitatu dute inguruko alkateek

Por el 11/04/2016
Urduliz-Hospital

Urduliz Eskualdeko Ospitalearen inguruko herrietako alkateek osasun azpiegitura berri hau bisitatu dute. Ospitale honek 148 ohe eta beste 32 oheko erreserbako ospitaleratze-unitate bat izango ditu, bai eta 8 ebakuntza-gela, larrialdietako zerbitzu bat eta zerbitzu eta espezialitateen sorta zabal bat ere, Uribeko Eskualdeko 197.000 biztanleak artatzeko.

Arrieta, Bakio, Barrika, Berango, Erandio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Gorliz, Getxo, Laukiz, Leioa, Lemoiz, Maruri-Jatabe, Meñaka, Mungia, Plentzia, Sopela eta Urduliz izan dira alkate edota bestelako ordezkari bertaratu duten udalerriak. Hala, ordezkariok bertatik bertara ezagutu ahal izan dute osasuneko azpiegitura berri eta moderno hau, zeinari esker, eremu horretako biztanleentzako laguntza-baliabideak gerturatuko eta hobetuko baitira, aldi berean Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko laguntza-prestazioen gaineko presioa ere gutxituta.

Urduliz-Alfredo Espinosa Ospitalea Uribeko Eskualdeko ESIaren barruan integratuko da. Espezialitate-zentroen sare bat dute ESI horretan (Mungia, Areeta eta Algorta). Ospitaleak eskainitako zerbitzu-zorroa arian-arian osatzen joango da, kalitate handiena eta beste laguntza-dispositibo batzuekin koordinazio egokiena lortzeko helburuz.

Hain zuzen xede horretxekin, Jon Darponek zuzentzen duen Osasun Sailak ate zabalik jardunaldi zenbait burutzea aurrikusten du, Sailak zein Osakidetzak, baita Eusko Jaurlaritza osoak ere, daramaten gardentasun politikari  jarraituz, beti ere.

Alkateok, Ospitale berria taxutzen duten hiru eraikin-blokeetako hainbat soilairu bisitatu dituzte: 59,4 milioi euroko inbertsioa ekarri du 38.000 metro karratuko Ospitale honek. Bertan 578 profesional arituko da lanean eta 350 lanpostu berri sortuko dira.

You must be logged in to post a comment Login

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies