Información sobre la salud y noticias de salud


Europako Carewell proiektuak pazieenteei beren gaixotasunaren kontrola hartzen laguntzeko programa zabaldu du Osakidetzan

Por el 31/12/2015
Kronik On

Gaixotasunen tratamendua bilakaera handia izan du teknologia berrien garai honetan. Aldaketa horrek gaixotasunak kontsultatzeko aukera ekarri du, baita pazienteak pairatzen aduen gaixotasunaren kontrola hartzea ere. Kronik ON Programa Osakidetzan bertan dugun adibide oso ona da. Zerbitzu hori Carewell ikerketa programaren barruan dago eta Kronikgunek koordinatzen du Europa mailan, hau da, Eusko Jaurlaritzaren Kronikotasun Sailaren Ikerketa Zentroak.

Kronik ON programaren helburua bikoitza da. Alde batetik, profesionalak prestatzea pazienteei era egokian ahalduntzeko, eta bestetik, material didaktikoak sortzea pazienteek rol aktiboa izan dezaten gaixotasunaren kudeaketan, sintomen eta osasunari eragiten dieten ekintza zein erabakien kontrol handiago hartzeko. Maria Luisa Merino doktoreak, Tolosaldeko ESIaren Zuzendari-Kudeatzaileak eta Carewell proiektuaren ikertzaile nagusiak, Kronik ON Programa “inon ez dagoen programa berritzailea dela” esan du.  Era berean, orain arte paziente bakoitzari pairatzen zuen gaixotasun bakoitzaren material espezifikoa ematen zitzaiola ere esan du, hau da, “paziente pluripatologikoentzat ez zegoela material orokorrik”.

Programa horren bidez, pazienteek gaixotasuna kontrolatzen dute eta “protagonistak sentitzen direla” nabarmendu du Merino doktoreak.  Gauzak horrela, programa hori pazientearen osasun karpetan dagoela esan beharra dago eta bertan jarraipenerako balioak sartu ahal dituztela patologiei buruzko informazioa ikusteko (testuan eta bideoan) zein deskonpentzazio egoeretan zer egin kontsultatzeko.

Carewell proiektua

Europako proiektu honek behar bereziak, esaterako gaixotasun kronikoak, dituzten pazienteen arretaren kudeaketa du ardatz. Izan ere, horietan, eskura dauden baliabideak gehiegi erabiltzen dira eta sistemaren iraunkortasuna arriskuan ipintzen dute. Egoera horren aurrean, ikertzaileek gaixo kroniko konplexuen arreta integralerako eredu berriak ezarri beharko dituzte, kostuari dagokionez eraginkorrak direnak.

Gaixoari eskainitako arreta eta asistentzia honako hiru oinarrizko tresnen bidez planteatzen da: langile sanitarioen arteko koordinazio eta komunikazioa; ahalduntzean oinarritutako etxeko asistentzia, bai pazientearena bai zaintzailearena, eta monitorizazioa; eta azkenik, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak (IKT) erabiltzea, pazienteak bere burua zaintzea eta kontrolatzea ahalbidetzen dutenak. Neurri guzti horiek artatze kalitatea eta paziente zein langileen gogobetetzea hobetzera bideratuta daude eta ondorioz, baliabideen kontsumo orokorra ere murriztera.

Aldaketa eragitea profesionalen inplikazioan

Langile sanitarioen parte-hartzea oinarrizkoa izaten ari da Carewell garatzeko. Langileek “rol aktiboa dute eta horrela pazientea askoz inplikatuagoa dago bere osasunean”, nabarmendu du proiektuaren ikertzaile nagusiak. Helburua ez da pazientea osasun zentroan bertan tratatzea, baizik eta profesional bakoitzak deien bidez pazientearen jarraipena egitea, eta horrela gerta daitezkeen deskonpentsazioak aurreikustea eta saihestea.

Proiektu hau Europako Komisioak finantzatu du eta 36 hileko iraupena du. 2016an ereduaren inpaktu eta iraunkortasuna baloratzeko aukera ematen duten emaitzak ebaluatuko dira, baita programa Osakidetza osora zabaltzea komenigarria den edo ez ere.

Euskal Autonomia Erkidegotik zuzendu dena proiektu honetan 8 estatu kideetatik etorritako 13 bazkidek parte hartuko dute: Espainia, Itailia, Kroazia, Polonia, Erresuma Batua, Danimarka, Alemania eta Belgika. Paziente kroniko pluripatologikoa artatzeko bide berriak, Europako 6 eremutan jarriko dira martxan 12 hileko iraupena izango duen programa pilotu baten bidez.

Osakidetzan pilotu fasea honako hauetan jarri da abian: Bilbao-Basurtu ESIan, Tolosaldea ESIan, Santa Marina Ospitalean, Uribe ESIan eta Ezkerraldea-Enkarterri Gurutzeta ESIan. Gainera 160 profesional klinikok eta lehen mailako arretako kudeatzailek hartu dute parte.

Nazioarte eta nazio mailako aintzatespena

Carewell proiektua Euskalitek saritu zuen Berrikuntza Potentzialen kategorian, Kudeaketa Aurreratuari eskainitako Euskal Sarien Galan, Bilboko Euskalduna Jauregian egindakoa. Sari horri esker proiektu honek 2015eko urtarrilean Tallinen, Estonian egingo diren Quality Innovation of The Year 2015 sarietan nazioarteko mailan lehiatuko da.

Euskaliteko sariaz gain, Carewell programa 2015ean zehar beste hirutan izan da saritua eta osasunean integratutako ereduen barruan praktika on gisa aukeratu zuten.

You must be logged in to post a comment Login

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies