Información sobre la salud y noticias de salud


Parkinson gaixotasuna azalaren eta erretinaren bidez bereizten da

Por el 11/03/2016
Parkinson-Bioef

Munduan Parkinson gaixotasuna pairatzen duten 6.3 milioi pertsonek esperantza izateko arrazoiak dituzte. Osakidetzako Biocruces Osasun Ikerketa Institutuak eta Deustuko Unibertsitateak parkinson gaixotasuna azala eta erretinaren bidez ikertzea posible dela baieztatzen duen ikerketa burutu dute. Bi organo hauetara heltzeko, gainera, froga ez inbaditzaileak erabiltzen dira eta diagnostiko goiztiarra hobetzeko eta gaixotasunaren modu larrienak tratatzeko aukera paregabeak ekarriko ditu.

Ikerketa horretan “ikusmen-bidean eta azalaren mailan aldaketak ikusi ditugunez,  biomarkagailuak direla pentsarazi digute” adierazi du Juan Carlos Gomez-Estebanek, proiektuaren ikertzaile nagusietako batek, “nahiz eta pazienteak kasu batzuetan aldaketarik ez nabaritu”. Erretinaren kasuan, parkinsonak aldaketa morfologiko progresiboak eragiten ditu, eta maila batzuetan argaltzen da. Azken horrek gaixotasuna diagnostikatu baino lehen ematen diren ikusmen sintoma asko justifikatuko lituzke. Azalari dagokionez, ikerketak Parkinson gaixotasunak izerdi botatzea gutxitzen duela frogatu du, baita azalaren biopsia ikertu ondoren, “garunean sumatutako aurkikuntzak pazientearen azalaren nerbio-faszikuluetan ere aurkitu direla”, hala nabarmendu du Gomez-Estebanek.

Inigo Gabilondok, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Neurologoak adierazi duen legez, ikerkuntza horren emaitzek parkinson gaixoak hobeto sailkatzeko aukera emango digute, eta horrela, gaixotasunaren bilakaeraren diagnostiko goiztiarra egiteko aukera izango dugu, batez ere, gaixotasun horren modu larrienak pairatzen dutenen kasuan. Horretarako, froga ez inbaditzaileak egingo dira, esaterako, erretinaren froga edo azalaren funtzioen frogak.  Gainera, dementzia edo arazo larriagoak garatu dezaketen pazienteak ere detektatzeko aukera egongo da.

“Ikerketa hau parkinsonaren aurkako borrokan aurrerapausoa da”, esan du Gomez-Estebanek. Gaixotasunaren larritasunaren arabera egindako gaixoen sailkapenak “pairatzen duten pertsonekin terapia askoz eraginkorragoak egiteko aukera ekarriko digu”.  Ikerketa horren emaitzek beste gaixotasunen tratamendurako bidea zabalduko dute, batez ere, nerbio-sistema periferikoari eragiten dietenei. “Gertaera oso garrantzitsua da, eta egungo froga diagnostikoei aurre hartzea ekarriko du, izan ere horiek, arazoa detektatzen dute dagoeneko larria denean eta ez hasierako faseetan” adierazi du doktoreak.

Ikerketarako E46K mutazioan oinarritu dira protokoloa diseinatzeko, hau da, alfa-sinucleina genearen mutazioaren eramaileak diren pazienteetan. Mutazio hori mundu mailan zortzi kasu baino ez dituen mutazioa da, eta horietako 7 Euskadin diagnostikatu dira. Gainontzekoa, Brasilen diagnostikatu zen eta euskal emigranteen ondorengoa izan zitekeela uste da. “Paziente horiek Parkinson mota oso purua eta erasokorra izaten dute eta horrek parkinsonaren modu larrienak pairatzen dituzten pazienteei gertatzen zaiena islatzen du, nahiz eta horien kasua genetikoa ez izan. Gainera, horien arteko desberdintasun bakarra lehenago agertzen dela da”, azaldu du Gabilondok. Paziente horien emaitzak parkinsona duten beste pazienteekin eta osasuntsu dauden beste batzuekin alderatu dira.

Osakidetza eta Deustuko Unibertsitateak burututako proiektuan Michael J. Fox eta Carlos III. Osasun Institutuaren Ikerketa Fondoak diruz lagundu dute. Guztira 50 paziente baino gehiago ikertu dira, eta horretarako honako froga sakon hauek egin zaizkie: azterketa neurologikoa eta nerbio-sistema autonomoarena, OSATEKen egindako hiru teslaren erresonantzia, Deustuko Unibertsitateko Natalia Ojeda del Pozok egindako ebaluazio neuropsikologikoak eta azterketa neuro-oftalmologikoa eta medikuntza nuklearreko frogak. Azken hauek Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Oftalmologia eta Medikuntza Nuklearreko Zerbitzuek egin dute.  Azaleko biopsiari dagokionez, Iruñako Aplikaturiko Medikuntzaren Ikerketa Zentroarekin (CIMA) izandako elkarlana ezinbestekoa izan da.  Ikerkuntzak izandako emaitzak apirilaren 15etik 21era Vancouverren (Kanada) egingo den Neurologiako Amerikako Akademiaren urteko bileran ezagutzera emango dira.

You must be logged in to post a comment Login

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies