Información sobre la salud y noticias de salud
Gobernu zentralak arazo asistentzial larria sortu du Euskadiko osasunean

Amaia Mayor, Ignacio González eta Encarna de la Maza
EAEko erizaintzako 15.000 profesionalek (8.000 baino gehiago Bizkaian, 5.000 baino gehiago Gipuzkoan eta 2.500 baino gehiago Araban) ezingo dizkiete agindu beren pazienteei preskripzio medikoari lotuta dauden hainbat medikamentu, orain arte Euskadiko osasunean normaltasunez erabilitakoak, aurretik medikuaren errezeta izan gabe. Horren ondorioa izango da Euskadiko herritarrei arreta okerragoa ematea, hots, gehiago itxaron beharra eta kontsulta eta gestio gehiago egin beharra. Hori guztia, Gobernu zentralak Euskal Autonomia Erkidegoko osasun publikoa –Osakidetza barne– eta pribatua ere kaltetzen dituen errege-dekretu bat onartu eta gero.
Baterako hiru prentsaurrekotan, Bilbon, Donostia-San Sebastiánen eta Vitoria-Gasteizen, SATSE Erizain-sindikatuko eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako erizainen elkargoetako ordezkariek azaldu dutenez (guztiak Erizaintzako Profesionalen Mahaian elkartuta daude), Osasun ministroak erizaintzako profesionalak traizionatu eta engainatu ditu, azken unean aldatu baitu Erizainen Preskripzioari buruzko Errege Dekreturako Erizaintzako Profesionalen Mahaiarekin adosturik zegoen testua; hain zuzen ere, azkenean, gizarteari eskaintzen zaion arretaren kalitatea okertzen duen arau bat onartu du. Erizainen ordezkarien arabera, errege-dekretua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero, PPren gobernuak “fardela” autonomia-erkidegoei pasatuko die, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Jon Darpónek egin beharko dio aurre administrazio zentralak sorturiko egoerari.
Gainera, Euskadik ere berretsi zuen erizaintzako profesionalekin adostutako hasierako testu hura, Espainiako Osasun Sistemaren Lurralde arteko Kontseiluak martxoan egin zuen bileran. Horregatik, Erizaintzako Profesionalen Mahaitik, Jon Darpónekin bilera egiteko ere eskatu dugu, haren babesa lortze aldera, Mahaiak errege-dekretua aldatzeko egiten duen eskaeran.
Herritarrek jasango dituzten ondorioei dagokienez, nabarmendu dute, erizainek beren lana egiten duten arlo guztietan (ospitaleak, lehen mailako arretako zentroak, anbulantziak, egoitzak, lan-osasuneko zerbitzuak…), medikamentuak erabiltzea eta agintzea, orain arte egin dena, funtsezko tresna dela zainketen jarraitutasuna bermatzeko eta erabakiak –bai eta, oro har, arreta ere– bizkortzeko. Alderdi horiek guztiek, hain zuzen, zuzeneko eragina dute dauden baliabideen optimizazioan eta koordinazioan, eta pazienteen segurtasunean.
Horren adibide dugu erizainek txerto bat jartzen dutenean, emaginek modu autonomoan erditzen laguntzen dutenean, pomadak erabiltzen dituztenean (batzuk preskripzio medikoari lotutako medikamentuak dira) zauriak, erredurak edo presio-ultzerak sendatzeko, edo kontsultetan paziente kronikoei medikazioa erregulatzen dietenean, diabetikoei kasu. Halaber, mediku bat etengabe ez dagoen zerbitzuetan (enpresak, eskolak, adinekoen egoitzak, anbulantziak…), erizainek diagnostiko bat eta mediku baten preskripzioa izan arte itxaron beharko dute.
Erizaintzako profesionalen ordezkariek berriz azpimarratu dute, errege-dekretua indarrean sartu eta gero, erizainek beren jokabidea aldatu beharko dutela, legearen kontra eta beraien kode deontologikoaren beraren kontra jardun nahi ez badute; izan ere, bestela, ez dagokien ardura bat hartuko lukete (intrusismo profesionala). Eta hori, gainera, ez du erantzukizun zibileko polizak estaltzen.
Egoera horren aurrean, Erizaintzako Profesionalen Mahaiak “eskumen-greba” egiteko eskatu die erizaintzako profesionalei, hau da, ez dezatela batere jarduerarik egin preskripzio medikoari lotutako medikamentuen inguruan, onartu den errege-dekretuak ezarritako formalitateak zorrotz bete gabe.
PPk sorturiko errealitate tamalgarria hori izanik, Mahaiak Jon Darpóni eskatu dio beharrezko jarraibideak eman ditzala autonomia-erkidegoko osasun-zentro eta -erakundeetako zuzendaritza-organoek erizainen jokabide libre eta legitimoa errespeta dezaten, hemendik aurrera errege-dekretuan xedaturikoaren arabera jardun beharko baitute.
Erizaintzako profesionalek aurreikusten dituzten ekintza guztien artean, nabarmentzen da estatu guztian egingo den informazio eta sentsibilizazio sozialeko kanpaina bat, herritarrek jakin dezaten Gobernu zentralak hartutako erabakiak denbora gehiagoz itxarotea eta kontsulta eta gestio gehiago egitea ekarriko duela; azken batean, arreta okerragoa eragingo duela, erizaintzako profesionalak horretan inolako erantzukizunik izan gabe.
Era berean, erantzukizun zibilari buruzko jardunaldiak egingo dira osasun-zentro guztietan, erizaintzako profesionalek ezagut dezaten zer eragin izango dituen errege-dekretuak haien segurtasun juridikoan eta jarduera profesionaletan. Halaber, erizainek denetariko informazioa eta aholkularitza izango dute SATSE Euskadiren probintzia-egoitzan eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako erizainen elkargoetan.
Publicaciones relacionadas
Latest News
-
Comienza la vacunación de los mayores de 100 años
La consejera de Salud, Gotzone Sagardui, ha sido entrevistada esta...
- Publicado febrero 24, 2021
- 0
-
La ondarrutarra María Egiguren celebra su 104 cumpleaños
María Egiguren, nacida el 18 de febrero de 1917, natural...
- Publicado febrero 24, 2021
- 0
-
La salud mental en la era COVID
Dr. José Mariano Galletero / Médico Psiquiatra Esta época de...
- Publicado febrero 24, 2021
- 0
-
La mascarilla: la nueva mejor amiga del hombre
En estos tiempos de pandemia hemos añadido un nuevo elemento...
- Publicado febrero 23, 2021
- 0
-
Desde abril llegarán 20,8 millones de vacunas más de Pfizer
El Consejo de Ministros ha aprobado recientemente el acuerdo que...
- Publicado febrero 23, 2021
- 0
-
El tradicional Congreso de psiquiatría de Vitoria será de nuevo online debido a la COVID-19
El tradicional Curso Nacional de Actualización en Psiquiatría de Vitoria...
- Publicado febrero 23, 2021
- 0
-
Las personas mayores celebran el Carnaval
Las residencias de mayores han celebrado el Carnaval. Debido a...
- Publicado febrero 22, 2021
- 0
STUDIO.DOC
-
“Con exoesqueletos el tiempo de rehabilitación puede reducirse hasta un 60%”, Carlos Fernández
¿Cómo se desarrolla un exoesqueleto desde cero? ¿Son ya una realidad? ¿Pueden ayudar a...
- 22/02/2021
- 0
-
“Ha habido desinformación e incluso mentiras por parte de los partidos políticos”, Iñaki López
¿Cree que la pandemia de la COVID-19 ha ayudado a relanzar la necesidad de...
- 18/02/2021
- 0
El diagnóstico de…
-
La salud mental en la era COVID
Dr. José Mariano Galletero / Médico Psiquiatra Esta época de pandemia, una auténtica tragedia...
- 24/02/2021
- 0
-
La soledad
Miguel Gutiérrez / Catedrático de Psiquiatría En estos “entrañables” días navideños que ya han...
- 27/01/2021
- 0
Encuentros con la Salud
-
La COVID-19 provoca que el cáncer se detecte en estadios muy avanzados
La COVID-19 provoca que el cáncer se detecte en estadios muy avanzados propios de...
- 05/02/2021
- 0
You must be logged in to post a comment Login