Información sobre la salud y noticias de salud


Zornotzako ikasleek boluntario parte hartuko dute belaunaldien arteko programan adineko pertsonekin

Por el 13/04/2016
igurco-lauaxeta

2012an “Nagusiekin solasean” belaunaldien arteko programaren ibilbidea hasi zenetik, dozenaka Zornotzako ikaslek urtero hartzen dute parte belaunaldien arteko babes eta onura programa honetan. Lauaxeta Ikastola eta IMQ Taldeko Igurco Orue egoitza soziosanitarioak jarri zuten programa hori martxan. Programa horrek besteekin alderatuta duen ezaugarri nagusienetako bat, parte hartzen duten nagusi gehienek narriadura kognitiboko maila ezberdinak dituztela da. Hortaz, programak nagusientzako estimulazio kognitibo eta afektibo terapia gisa balio du.

Xabier Arpidek, Lauaxeta Ikastolako programa koordinatzaileak azaldu duen legez: zentroak erlijio ikasgaiaren barne programa honetan boluntario parte hartzeko aukera eskaintzen du. Boluntariotza garatzeko beste ekintzak ere badaude, baina bizitzaren garai hori hobeto ezagutzea eta nagusiei babesa eta laguntza eskaintzea oso garrantzitsua delakoan gaude. Eta gure ikasleek urtero hala berresten dute”.

Gauzak horrela, behin ikasleek parte hartzeko erabakia hartu dutenean, Igurco Orueren bidez oinarrizko prestakuntza soziosanitarioa ematen zaie “boluntario lana era onuragarrian egiteko. Elkarlanean arituko diren nagusien profilei buruzko oinarrizko ezagutzak emango zaizkie, baita patologia garrantzitsuenak, komunikatzeko jarraibideak eta portaera arazoak konpontzeko tresnak ere”. Hala azaldu du Eneritz Aguirrek, Igurco Orueko animatzaile soziokulturalak.

Narriadura kognitiboa duten nagusiak

Programaren ezaugarrietako bat narriadura kognitiboko maila ezberdinak dituzten nagusiak barne hartzen dituela da. “Aurtengo edizioan, hain zuzen ere, nagusien % 43k narriadura kognitibo moderatua du eta gainontzekoek txikia. Soilik nagusi bakar batek ez du inolako narriadurarik”, adierazi du Eneritz Elgezuak, zentro soziosanitarioko psikopedagogoak.

Patologiei dagokienez, programan parte hartzen duten nagusiek pairatzen dituzten patologien artean gazteek aurkituko dituzten ohikoenak “dementzia baskularra, kasuen % 70 eta Alzheimerra, kasuen ia % 30 dira”, aipatu du Elguezuak.

Behin gazteei prestakuntza eskaini zaienean, hauek banaka edo taldeetan antolatuko dira (bakoitzaren ordutegiaren arabera) programaren ekintzak era dinamiko eta egokian gauzatzeko. Lehenengo ekintza oroipen ekintza izango da, eta horren bidez nagusiek garai hartako bizitza zelakoa zen gogoratu eta kontatuko diete ikasleei.

Programak aurrera egin ahala, “estimulazio kognitiboa duten hainbat ekintza ludikoen bidez, gazteek zein nagusiek elkar ezagutuko dute, eta era berean, beren buruak aberastuko dituzte, batak bestearengan eta alderantziz ikasiz eta laguntza emanez”, azaldu du Eneritz Aguirrek.

“Gazteek nagusiei lagunduko diete haiek ezin dutenean. Gutxika-gutxika bi aldeetatik egon daitezkeen aurreiritziak eta estereotipoak gaindituko dituzte eta bat egingo dute. Nabaria da gustura eta pozik daudela, eta hori oso positiboa da bai nagusientzat, bai gazteentzat”, ondorioztatu du Igurcoko adituak.

You must be logged in to post a comment Login

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies